Urkulluk Angel Gabilondo Espainako “Defensor del Pueblo” delakoa eta Manu Lezertua Arartekoa hartu ditu

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak Angel Gabilondo Espainako “Defensor del Pueblo” delakoa eta Manu Lezertua Arartekoa hartu ditu, gaur, Ajuria Enean.

Bileran, Herriaren defendatzaile berriak hasi berri den agintaldian garatuko dituen jardueraren ildo nagusiak azaldu dizkio Lehendakariari. Ildo horretan, arlo horretako arduradun autonomikoekin harreman estua izateko asmoa duela jakinarazi dio.

Bestalde, Lehendakariak berretsi egin du Angel Gabilondo buru duen erakundearekin lankidetzan aritzeko konpromisoa.