Tuteran gertatutako hilketa matxista gogor salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.
Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo larria da gizartean. Azpeitiko Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du, beste behin; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Eta urraketen aurrean, modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.
Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero udaltzaingora, ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezakete herritarrek. Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.