Urtarrilaren 18an bukatuko da hiru lanpostu publikotako hautaketa prozesuan izena emateko epea

0
PRUEBA
Lehiaketa oposizio bidez hiru lanpostu publiko betetzeko prozesua abian du Azpeitiko Udalak. Kirol teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu tekniko postuak beteko dira zehazki, eta hautagaiek urtarrilaren 18a izango dute izena emateko azken eguna.

Azpeitiko Udalak hiru lanpostu publiko behin betiko izaeraz betetzeko hautaketa prozesuak abiatu ditu. Erdi mailako Parekidetasun teknikaria, Kirol-teknikaria eta arkitektu-teknikoaren behin betiko izaeraz postua betzeko lehiaketa oposizioak izango dira, eta hiru lanpostuetarako izen emateko epea urtarrilaren 18a arte izango da irekita.

Hiru lanpostuetarako betebeharrak honakoak dira, besteak beste: 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea; Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea; lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, Azpeitiko Udaleko dagokion zerbitzu medikoak egiaztatuko duena praktiketako funtzionario izendatu aurretik; diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko; unibertsitate-graduko, ingeniaritza teknikoko, unibertsitate-diplomaturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori jaso tze ko eskubideak ordainduta izatea; euskarako 4. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa; dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea.

 

Deialdien informazio osoa