Digital Sariak Bizkaiko merkataritzaren berrikuntzari eta sormenari

0
PRUEBA

Digital Sariek, Bilboko Merkataritza Ganberak antolatuek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, beren marka eta eskaintza berrindartzeko digitalizazioaren alde egin duten apustuagatik nabarmendu diren Bizkaiko saltokiak saritu dituzte, beren berezitasuna, profesionaltasuna, zerbitzuaren kalitatea eta bezeroarentzako arreta zaintzen jarraituta.

Sailburuak azaldu duenez, garrantzitsua da digitalizazioaz baino gehiago “eraldaketa digitalaz hitz egitea, aro digital batean herritarren premietara egokitzeko gai garenean gertatzen dena, eraldaketa digitalak ingurune berri batera egokitzea eskatzen duelako. Merkataritzak aldatu, egokitu eta berrasmatu egin behar du orain, ziurgabetasunez betetako eszenario bati aurre egin ahal izateko, malgutasuna eta erreakzionatzeko gaitasuna ezinbestekoak izango baitira. Eta horretarako, kontuan izan behar da eraldaketa digitala beharrezkoa dela, baina kontsumitzaileek merkataritza tradizionala balioetsi eta aintzatetsi behar dutela ere”.

Alde horretatik, “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik digitalizaziorako sarbide hori indartzeko helburuarekin lan egiten dugu, euskal merkataritza indartsu, irmo eta lehiakorrago bat sendotzen lagunduz. Eta horretarako garrantzitsua da, pandemia honen erdian, zuen jardueraren dinamizazioaren alde lanean jarraitzea”.

Dinamizazio horri dagokionez, sailburuak gogorarazi du aste honetan bertan jarri dela abian Euskadi Bono Dendaren bigarren fasea, 258.000 deskontu-bonu baino gehiagorekin. Bonu horiek pizgarri izango dira kontsumitzailearentzat, eta 2,5 milioi euro injektatuko dituzte merkatuan. Lehen fasean 4 milioi euro baino gehiago trukatu ziren bonuetan eta, ekimenaren arrakastaren ondorioz, 2 milioi euro gehiago eman dira martxoaren 31ra arte iraungo duen bigarren fase honetarako.