Donostiako Udalak bi plaka jarriko ditu Miguel Paredes eta Elena Morenoren omenez

0

Donostiako Udalak bi plaka jarriko ditu hurrengo larunbatean, urtarrilaren 15ean, Miguel Paredes eta Elena Morenoren omenez, ETAren biktimak 1990ean. Honekin 19 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Plakak jartzeko ekitaldia larunbatean, 12:00etan, Parte Zaharreko San Lorenzo kalearen 10. zenbakiaren inguruan izango da, eta plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egingo da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.

Miguel Paredes (33 urte) eta Elena Moreno (30 urte) senar-emazteak 1991ko apirilaren 6an hil ziren, ETAk suzko arma batekin egindako atentatu batean, San Lorenzo kaleko Txiki tabernatik irteten ari zela.

Javier Marcos Espiga, 18 urtekoa eta Logroñokoa, ere balaz zaurituta geratu zen ezustean bertatik igarotzen ari zenean. Gazteak Pasaiako Itsas Komandantzian soldadutza egiten ari zen.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Va