PRUEBA
Donostiako Udalbatzak berretsi egin ditu gaur goizean 2022ko Urrezko Danborrerako hautagaitza eta Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenak.
Udal-taldeek aho batez onartu dituzte proposamenak eta, beraz, Esther Ferrer artistak Urrezko Danborra jasoko du, eta Añorga KKE-k, Bideginek, José María Leclercq-ek, Kresala Zineklubak eta Zurriola Antzerki Eskolak Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzte urtarrilaren 19an egingo den ekitaldian.
Udal talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana azpimarratu dute.