Guatemalan izan den Bilboko Udalaren ordezkaritza herrialdea agurtzen ari da

0

Guatemalan izan den Bilboko Udalaren ordezkaritzakItziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia buru duela, amaiera eman dio egonaldiari. Lehen hiru egunak proiektuak, bilerak, jardunaldiak, lan-mahaiak eta trukeak egiteko eman ondoren, eguaztenean, atzo (eguena) eta gaur (barikua), herrialdeko emakumeen kolektiboa gertuago ezagutzea erabaki dute.

Joan den eguaztenean (hilak 12), Bilboko udal ordezkaritzaren eginkizunen artean identifikatu eta definitu beharreko proiektu bat nabarmentzen da. Ekimen honen bidez, genero-indarkeriaren prebentzioan, emakumeen ahalduntzean, eta sexu-indarkeriaren biktimekin eta nesken (ume nahiz nerabe) salerosketaren biktimekin lan egiten duten emakume eta gazteen sarerako ekipamendua hobetu nahi da.

Aterpetxe bat ireki da Coatepeque-n, eta babes handiagoa behar du. Izan ere, Mexikorekin muga egiten duenez, pertsonen salerosketako eta indarkeriako kasuak biderkatu dira inguruan, migrazioari eta narkotrafikoari lotuak (narkotrafikoa oso hedatuta dago zona horretan). 70.000 euroko udal dirulaguntzarekin, erakunde onuraduna Medicus Mundi Bizkaia da.

Itziar Urtasunek azaldu du: “Coatepequeko bisita baliagarria izan da indarkeria jasaten duten adingabeen egoera hobetzeko tokiko erakundeekin lankidetzan aritzeko aukerak bertatik bertara ezagutzeko, arreta integrala eskainiz.”

Beste bisita batzuen artean, joan den eguaztenean klinika eta oftalmologika bisitatu zituzten San Joseren Alaben kontsultategian, inoren kargura ez dauden neskatilak hartzeko instalazio batzuk ikusi zituzten eta Coaquepequetik Guatemala zaharreko lau orduko bidaia izan zuten.

Eguen goiza (hilak 13) Sacatepéquez-en, Manzanllo-n eta Aldea Pachali-n egin zuten, eta arratsaldean andrazko lider komunitarioak bisitatzeko geratu ziren. Sacatepéquezen, Itziar Urtasun zinegotzia Udalbatzarekin eta Emakumearen Zuzendaritzarekin bildu zen, Biktimei Laguntzeko Unitatea gertutik ezagutu zuen eta Emakume Artisauen Elkartearekin hitz egin zuen.

Gaur, barikua (hilak 14) Guatemalan emango dute eguna. Bidaiaren agenda amaitzeko, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Lankidetzarako Bulego Teknikoko ordezkariekin bilera egingo da.