Diasporako istorio bat: Etcheverry-Santana familiaren 100 urte, Argentinan, Euskal Herrian, Nevadan… eta segitzen du

0
PRUEBA

Sarrera berri interesgarria dakargu gaurkoan gure blogen sailak, Sancho de Beurko elkartea sinatzaile. Oso istorio gurea biltzen du, Euskal Herria bere diasporarekin uztarturik, Nafarroa Behereko baserri batean hasi eta Argentinako Ayacuchoraino heltzen dena, ondoren Arrosa eta Ortzaizera itzultzeko, eta bertatik itsasoa berriz zeharkatu eta Nevadako Battle Mountain-eraino heltzen dena.

Bertan jarraitzen du  Etcheverry familiak bere iragan euskalduna atxikiz. Helene Etcheverry, Ayacuchon jaioa, Arrosan hazia eta Battle Mountainen amerikartua bertan hil berria da 100 urterekin, herriko Oberenak euskal etxeko partaide. Bere hilobian «Eskualdun-Fededun» jarri zuten, bere senar Joseph hil zenean; Heleneren esanak segituz, beste esaldi hau izango dute lagun senar-emazteek: “Sekulakotz Elgarrekin”, biak euskara ederrean.

Hau da Nevadako Etcheverrytarren historia: Joseph Etcheverry eta Helena Santana, mende bateko euskal legatua amerikar lurretan