Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zizurkilen mendian erori eta min hartu duen ehiztari bat erreskatatu dute

0

Atzo, goizeko bederatziak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuten ehiztari bat basoan, Ziortza muinoaren eta Andatza mendiaren artean, erori egin zela esanez. Emandako informazioaren arabera, inplikatuak min hartu zuen hanka batean, eta ez zuen sentsibilitaterik hanketan eta eskuetan. Adierazitako lekura Hernaniko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak hurbildu ziren. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak ere bidali zituen lekura.

Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eraman zuen zauritua Donostiako suhiltzaileen parkeko heliportura, eta han zain zuen anbulantzia batek hartu eta osasun-zentro batera eraman zuen. Zauritua 70 urteko gizona da.