Euskadik 30 urtera jaitsiko du oroitzapen-dosia emateko hitzordua hartzeko adina

0

Gaur arratsaldetik aurrera, Osakidetzak hitzordua hartzeko adina 30 urtetik gorakoetara jaitsiko du, oroitzapen-dosia har dezaten, eta, geratzen diren lekuen arabera, SMSen bidalketa masiboa egin ondoren, ez du baztertzen asteon 18 urtera jaistea hitzordua hartzeko adina. Hala, Osakidetzak jarraitzen du biztanleen immunizazioan aurrera egiten, eta, dagoeneko, euskal herritarren erdiak jaso du oroitzapen-dosia.

Gogorarazi behar da une honetan Osakidetzak 72.000 hitzordu baino gehiago dituela eskuragarri bere agendetan, eta 30 eta 39 urte bitarteko kolektiboa 180.000 pertsona inguruko xede-biztanleriak eratzen duela. Hala ere, biztanle horiek guztiek ezin dute txertoa hartu; izan ere, bigarren dosia hartu denetik 5 hilabete igaro behar izan dira (3, Astrazenecaren edo Janssenen kasuan) eta, Covid-19a izan bada, 4 aste.

 

Orain arte egin den bezala, hitzordua hartzeko lehentasunezko bidea Osakidetzaren web-orria izango da. Hala, libre utzi nahi dira telefono-lineak, osasun-arreta emateko. Baina, hitzordua bide horren bidez hartzeko arazorik izanez gero, osasun-zentrora deitu ahalko da; deitzean, 1 tekla sakatu ondoren, txertoa hartzeko eguna eta ordua esleituko dizkizue.