Barakaldok aurrera egiten jarraitzen du geroz eta jasangarriagoa eta ingurumenarekin errespetutsuagoa den hiri bat lortzeko duen helburuan. Barakaldoko Udalak ildo horretatik egin duen ekimena honako hau da: udal-instalazio desberdinetan inprimagailuen tonerrak eta kartutxoak biltzeko edukiontziak jartzea, udal-materiala birziklatzeaz gain herritarrei beren etxeetan erabiltzen duten materiala edukiontzietara botatzeko aukera eskaintzeko xedearekin.
Tinta-kartutxoak eta tonerrak birziklatzeak onura ekologiko handiak dakartza; hala nola plastiko-tonak eta hondakin solidoak murriztea, petrolioa aurreztea eta planetara isurtzen diren CO2 gasak murriztea. Hori dela eta, Alkatetza, Gobernu Irekia eta Berrikuntza Arloak kartoizko edukiontziak jarri ditu tonerrak eta tinta-kartutxoak biltzeko eta horiek behar bezala birziklatzeko.
Zehazki, edukiontziak honako leku hauetan jarri dira: Udaletxean, Gizarte Ekintzako eraikinean, Arteagabeitiako haur-eskolan, Inguralden, Lasesarreko polikiroldegian, udal-euskaltegian, kultura-koordinaziorako bulegoan, liburutegi nagusian, udalaren musika-kontserbatorioan, Gurutzetako kultur-etxean, Clara Campoamor zentro zibikoan, biltegi orokorretan eta Udaltzaingoaren komisarian.
Kartoia eta olioa birziklatzeaz, edukiontzi marroiaz, edukiontzi zurian arropa eta altzariak biltzeaz zein ontzi arinak eta hondakin normalak birziklatzeaz gain, aurrerantzean, tinta eta tonerra ere birziklatu ahalko da. «Hori dela eta, gure hiria gero eta iraunkorragoa da, eta, horregatik, zerbitzu berri hori erabiltzera animatu nahi ditugu herritarrak, gure hiriko karb