PRUEBA
Urtarrilaren 17an, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimenduetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:
Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 571
Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 29
Positiboa berretsitako langileak: 249
Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 54
Gaur egun, 73 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.
Positibo eman duten ia erabiltzaile gehienak sintomarik gabekoak dira. Ospitaleratutako pertsonek aurretiko patologiak dituzte.
Azken egunetan lau pertsona hil dira Covid-19arekin.