Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Ibarrangelun mendian zebilen emakume bat erreskatatu dute

0
PRUEBA

Biktima, 63 urtekoa, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek erreskatatu behar izan dute, Atxarreko San Pedro baseliza inguruan jaisten ari zela orkatila hautsi ondoren. Istripua izan duen emakumea Galdakaoko ospitalera eraman du aireontziak.

Gaur, ostirala, 13:25 aldera, larrialdietarako SOS DEIAK 112 zerbitzura egindako dei baten bidez jakitera eman dute Kanala eta Atxarreko San Pedro artean oinez zebilen emakume bat erori egin dela.

Emakumea erreskatatzeko Ertzaintzako eta Osakidetzako baliabideak mobilizatu dituzte, eta, lekura iristeko zailtasunak ikusita, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak erreskatatu eta eraman du biktima Galdakaoko ospitalera.