Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ETBko “Egun on, Euskadi” saioan

0
PRUEBA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ETBko “Egun on, Euskadi” saioan izan da gaur goizean. Solasaldian, pandemia eskoletan izaten ari den eragina nahiz hezkuntza arloko beste hainbat gai izan ditu hizpide sailburuak.

Hasteko, eta ezer baino lehen, berak zuzentzen duen Sailaren lehentasuna presentzialtasuna edo aurrez aurreko eskolei eustea dela berretsi du Bildarratzek, horrek familientzat eta gizartearentzat oro har dakarren oreka aintzat hartuta. Ondo dauden ikasleak, sailburuaren esanetan, eskolan etxean baino hobeto daude. Horrela bada, aurrez aurreko jarduera etenda duten gelen kopurua eman du sailburuak. Atzo EAEn 17.432 gela zeuden irekita, eta 38 itxita. Horregatik, ikastetxeetako profesionalei aitortza ere egin nahi izan die “txapela kentzeko moduko lana egiten ari direlako”.

Horiez gain, elkarrizketan hizpide izan ditu beste hainbat gai ere, hala nola, irakasleen ordezkapenak, Irale programa, Eskola-kirola, aurrematikulazio epea eta jaiotza tasaren jaitsiera, eta baita Hezkuntza Hitzarmena eta etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legea ere.