BBK Bilbao Music Legends Fest 2022 jaialdiak “Warming Up” aurkeztu du

0

BBK Bilbao Music Legends Fest motorrak berotzen hasi da, eta ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo den jaialdiaren babespean, “Warming Up” deritzon ekitaldia aurkeztu du, Bilboko hainbat agertokitan nazioarteko eta bertako artisten zenbait kontzertu programatzeko asmoz.

Jaialdia Hirian zehar zabaldu eta ikusaraztea da “Warming Up” ekimenaren helburua, hiria bera nabarmentzeaz gain, izan ere, BBK Bilbao Music Legends Fest lehenengo aldiz antolatuko da Bilbon, jaialdiaren babesle ofizialak diren Bilboko Udalaren eta BBKren laguntzari esker.

The Steepwater Band Chicagoko blues-rock taldea da “Warming Up”-en barruan baieztatu den lehenengo banda, eta maiatzaren 26an jardungo du Bilboko Kafe Antzokian. Hilabete hauetan iragarriko dira beste artista, data eta agertoki batzuk, komunikabideen eta sare sozialen bitartez nahiz jaialdiaren webgunean.

Antolatzaileek The Steepwater Band taldearen kontzerturako prestatuko dituzten 50 gonbidapenetako bat lortzeko aukera emango diete BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdirako sarrerak erosi dituztenei edo egun hauetan erosteko asmoa dutenei. Horretarako, mezua bidali behar dute mlf@dekkerevents.com helbidera.

Hartara, helbide horretara mezu elektronikoa bidali eta jaialdirako sarrera edo erosi izanaren egiaztagiria (bonuaren erreferentzia edo barra-kodea duena) izen-abizenekin batera eransten duten lehenengo 50 pertsonek gonbidapen bana jasoko dute “Warming Up”-eko lehen kontzerturako. Gonbidapen bakarra banatuko da aldez aurretik erositako sarrera bakoitzeko. Gonbidapenak eskatzeko epea urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 28ra arte luzatuko da, biak barne.