Luzatu egin da Donostiako Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

0
PRUEBA

Jarduera ugari bildu ditu Emakumeen Etxeko 2022ko urtarriletik uztailerako programak. Oraindik lekuak gelditzen dira hainbat jardueratan, eta lekuak dauden horietan izena emateko aukera zabalik egongo da ikastaroak hasi arte; honakoak dira:

• Autodefentsa Feminista tailerra.
• Feminismo Beltzak: justizia sozialerako teoria eta praktika.
• Gorputzak, indarkeriak eta borroka feministak intersekzionalitatetik.
• Erotika eta autoezagutza.

Jarduera horien inguruko informazio guztia PROGRAMAN kontsultatu daiteke, baita Emakumeen Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuena ere.

Izen-ematea Internet bidez egingo da, HONAKO WEBGUNEAN. Izena emateko laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxeko ordenagailuetan egin daiteke, hangoen laguntzarekin.