PRUEBA
Idoia Mendia Lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak uste du Kongresuko 18 euskal diputatuek ostegunean babestu beharko luketela Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako hiruko akordioa, langileen eskubideetan aurrerapausoa delako, Euskadiri mesede egiten diona, eta inork uko egin gabe.
Cadena Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren transferentziari buruz ere hitz egin du, Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide baitira lehen interesatuak, eta Olatz Garamendi Gobernantzako sailburuak Espainiako Gobernuaren azken proposamenari erantzuteko egin behar duen lana errespetatu.