Bihar, otsailak 1, hileko ohiko plenoa egingo du Azpeitiko udalbatzak

0
PRUEBA

Azpeitiko Udalak, ohi bezala, hileko lehen asteartean ohiko plenoa egingo du. 19:00etan hasiko da eta aurrez, Herritarren Gobernu batzarra ere bilduko da.

Plenoan, honako gaiak izango dira hizketagai:

 

1.- Udalbatzak 2022eko urtarrilaren 11an egindako akta onartzea.

2.- Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2021-2023) eguneratzea

3.- Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeei dirulaguntza hitzarmena.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, Etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

5.- Udalaren bere erakunde publikoen eta Azpeitia Berritzen S.A.rentzat 2021erako ordainsarien igoera.

6.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak kontratatzea: 1. lotearen esleipena.

7.- Artzubia Etorbidea, 7-9 zenbakian IES UROLA BHI Ikastetxean 6 gela gaitzeko proiektuari ezargarri zaion Eraikuntza, Instalazio eta Lanen zergaren hobaria.

8.- Alkatetzak 2021eko abuztuan eta irailean emandako Ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.