Eusko Jaurlaritzak gaur hasiko du lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek (*) 8.392 isunen dirua itzultzeko prozesua. Goizeko 8:00etan, EHAAk Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 12ko Agindua argitaratuko du, esteka honetan kontsulatu daitekeen prozedura jasotzen duena: https://www.euskadi.eus/zehapena_isuna/herritarren-segurtasuna/web01-tramite/eu/
Dirua formulario sinple baten bidez (* Hirugarrenaren alta) itzuliko da, eta formularioa formatu digitalean jaitsi, bete eta bidali ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez edo herritarren arretarako Zuzenean bulegoetan, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazioaren edo toki-administrazioaren edozein organoren erregistroetan aurkeztu daiteke edo posta ziurtatu bidez bidal daiteke, besteak beste.
Kasurik gehienetan “goiz ordaintzea” prozeduraren bidez kobratu ziren isunak dira:
- KOBRATUTAKO ISUNEN KOPURUA: 8.392 isun
- Lehenengo alarma-egoera: 5.417 isun
- Bigarren alarma-egoera: 2.975 isun
- ZENBATEKOA GUZTIRA: 2.550.535€
- Lehenengo alarma-egoera: 2.652.366€
- Bigarren alarma-egoera: 898.169€
Konparaziozko bidegabekeria
Jaurlaritzak erabaki hori hartu zuen isunak jakinarazi bezain laster, “goiz ordaintzea” prozeduraren bidez, ordaindu zituzten eta, modu horretan, administrazioarekiko betebeharrak prestasunez bete zituzten pertsonei dagokienez Konstituzio Auzitegiaren bi erabakiek eragin zuten konparaziozko bidegabekeria zuzentzeko.
Gaur argitaratu den Josu Erkoreka Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduan hainbat jarduketa zehazten dira 2020ko eta 2021eko alarma-egoeren luzapenen atal batzuk konstituzioaren kontrako edo baliogabeko jo zituen Konstituzio Auzitegiaren erabakien ondorioz. Jarduketa horien artean kontuan hartuko da zehatze-prozedura guztiak artxibatzea, zehapenak baliogabetzeko gora jotzeko errekurtso guztiak onartzea, oraindik kobratu gabe dauden administrazioaren zehatze-ebazpen irmoak atzera botatzea, eta abar.
(*) “Hirugarrenaren alta” erantsi da. Eusko Jaurlaritzak ez ditu izapidetzen Bilboko, Barakaldoko edo Gasteizko udaltzaingoek jarritako isunak.