Bi komun berri jarriko dituzte hirian

0
PRUEBA

Donostiako gobernuak bihar onartuko du Donostian bi komun berri jartzea, zehazki Loiolako Latsari plazan eta Miramongo Mikeletegi pasealekuan.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak adierazi duenez, «komun publiko berriak dira, komun publikorik ez zuten eremuetan horrelako instalazioak izateko jaso genuen eskaria asetzen dutenak. Hilabeteko epean jarri eta zerbitzuan egongo dira, eta bi instalazioen kostua 85.500 eurokoa izango da

Bi kabina berriztagarriak Lorke Systems enpresak aurkeztutako eskaintzari esleitu zaizkio.