3i programako eskabideen epea ireki da, berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari sostengu integrala emateko

0
PRUEBA

Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari sostengu integrala emateko 3i programaren eskaera-epea, 2022. urte honetan, otsailaren 7tik 25era bitartekoa izango da. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak ez dio utzi laguntza-programa horretara bideratutako aurrekontua handitzeari, 5,8 milioi eurokoa baita ekitaldi honetan.

3i programa diseinatuta dago lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta inbertsioaren bidez. Programa oso zorrotz eta selektiboa izateagatik nabarmentzen da, eta pentsatuta dago hazkunde eta enplegu arloetan inpaktu handikoak diren enpresentzako jarduketa estrategikoak foru-erakundetik sustatu ahal izateko; itzuli beharrik gabeko 500.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dituen foru-programa bakarra da.

3i programa Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat -10 eta 249 arteko langilekoak- dago zuzenduta, zeinen jarduera kokatzen baita industriaren, eraikuntzaren, garraioaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan.

Informazio gehiago eta eskabideak