Bizkaiko Ahaldun nagusiak Abadiñoko San Blas azoka tradizionala bisitatu du

0
PRUEBA

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Abadiñon egiten den San Blas azoka bisitatu du gaur Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuarekin batera. Gure lurraldeko nekazaritzaren hitzordu garrantzitsuenetakotzat jotzen den lehiaketa honetan nekazaritzako 88 ekoizlek hartu dute parte eta 150 abelburu erakutsi dira, horietatik % 40 tokiko ustiategietatik etorritakoak.

Aurten, pandemiak eragindako 2021eko geldialdiaren ondoren, San Blas azokak bere mamia berreskuratu du, lehen sektorean eta bertako produktuetan presentzia nabarmena eta ia esklusiboa izanik.