Maastrichteko Itunaren 30. urteurrena: Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuna bidezkoagoa, zuzenagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa aldarrikatzen du

0
PRUEBA

ADIERAZPENA

Atzo Europar Batasunaren Itunaren (Maastrichteko Ituna deritzana) sinaduraren 30. urteurrena oroitzen zuten.

II Munduko Gerra amaitu zenetik, Europar Batasuna urratsez urrats eraikitzen doa, eta hainbat Itun sinatuak izan dira integrazio prozesu honetan.

Maastrichteko itunak esanahi berezia izan zuen, Europako integrazio politikoaren aldeko apustua izan baitzen, eta integrazio ekonomikoan ere sakondu baitzuen. Gainera, erakunde komunitarioak indartu zituen, eta eskumen gehiagarriak esleitu zizkien. 

Tratatu honek Europar Batasunaren sorrera ekarri zuen, eta Euskaditik bost ekarpen azpimarratzen ditugu:

-Bat: Europar Batasun Ekonomiko eta Monetarioaren oinarriak esarri zituen, zeinetan txanpon bakarra, euroa, erdieztuko zen.

-Bi: subsidiaritasunaren printzipioa adierazi zen, lehendabiziz.

-Hiru: estatu-azpiko erakundeei aukera eman zien Kontseiluaren ministroen formazioetan parte hartzeko.

-Lau: Eskualdeen Batzordea sortu zen, gobernantza berri bat abian jarriz.

-Bost: Europar Hiritartasuna eratu zuen. Gaur ezin da erreforma politikorik egin hiritarrak kontuan hartu gabe.

Geroago, argitara emango ziren Niza eta Lisboako Tratatuak. 

Egun, Europar Batasuna bere etorkizunari buruzko hausnarketa batean murgilduta dago.

  1. maiatzaren 9an, Europako egunean, “Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia” inauguratu zen. Gizarte zibila eta Europako hiritarrak ekarpenak egitera deituta daude. Euskaditik ere prozesu horretan parte hartzen ari gara.

Hausnarketa horren testuingurua aldatu da. Momentu hauetan, 30 urteren ostean, bizi izandako aldaketak antzematen ditugu finantzari, monetari, politikari edota migrazioari lotutako krisialdiak bizi ostean.

Bestalde, Erresuma Batuak 2020. urtean Europar Batasunetik alde egin zuen, eta martxoan bertan oraindik bete-betean sartuta gauden izurritea adierazi zen.

Edozelan ere, arrazoi ugari ditugu gure erakundeen indarra azpimarratzeko.

Lehendabiziz istorian, Europar Batasuna zor amankomuna ateratzeko gai izan da. Next Generation EU horren isla hoberena da.

Proiektu honek elkarrekin amankomunean lanean eta norabide berean aurrera ateratzeko engaiamentu ezezaguna islatzen du.

Transizio teknologiko-digitala, energetiko-ekologikoa eta sozio-demografikoak markatutako paradigma aldaketaren aurrean gaude

Eszenatoki berri horren aurrean, hiritarrek ziurtasuna eta irtenbideak eskatzen dituzte. 

Gure leloan sakontzeko garaia da: Aniztasunean bat eginda.

Belaunaldien arteko elkartasunean aurrera pausoak emateko garaia da. Horrela aldarrikatzen du gazteriak, Europar Gazteriaren urtea ospatzen dugunean.

Oreka geopolitiko berriei aurre egiteko gai izango den Europar integratuagoaren unea da.

Euroaren dimentsio ekonomiko eta sozialean sakontzeko garaia da.

Garaia da, halaber, estatu kideetan amaitzen ez den aniztasunean sakontzen jarraitzeko, estatu kideen barruan jarraitzen baitu. Errealitate eta aktibo bat da Europarentzat.

Euskadin gobernantza berrian eboluzionatzearen alde gaude, adostasunaren araua eta haren korolarioa, betoa, gaindituz.

Maastrichteko Itunak irekitako bidean sakontzen jarraitzearen alde gaude.

Lege-eskumenak dituzten eskualdeak eta nazioak gobernantzan onartzearen eta parte hartzearen alde egiten dugu, RLEG Gutunean proposatzen dugun bezala.

Subsidiariotasunaren dimentsio deszentralizatuan sakondu nahi dugu, eta hori, gainera, Estatuak etorkizunean Batasunari eskumenak lagatzeko oinarri izan beharko luke.

Euskadik integrazio handiagoa eskatzen du Europak aurrean dituen erronkei aurre egiteko: populismoak, autoritarismoak, klima-aldaketa, migrazio-krisiak…

Azken mugimendu geoestrategikoek, hala nola Ukrainako krisiak edo energia-krisiak, sortzen duten mehatxuaren aurrean ere bai. 

Integrazio eta demokrazia gehiago behar dira.

Euskadi, beste behin ere, Europaren integrazio-proiektuaren eta hura inspiratzen duten balioen defendatzaile irmoa da: giza duintasunarekiko errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna eta giza eskubideak, aniztasunaren aktiboa, osatzen duten errealitate nazionaletan oinarrituta eraikitako Europa batean.

Maastrichteko Itunak, Europar Batasuna ezartzean, etapa berri bat ekarri zuen Europako herrien arteko batasun gero eta estuagoa sortzeko prozesuan, Schuman, Monnet, Aguirre, Irujo edo Landaburuk aldarrikatu zuten bezala.

 

Europar Batasunaren Itunaren 30. urteurren honetan, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuna bidezkoagoa, zuzenagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa aldarrikatzen du.