Aurrera doaz soinuaren eremua eraikitzeko obrak Azpeitin

0
PRUEBA
Soinuaren eremuak 300,47 metro koadro izango ditu eta 521.847,08€ko inberstioa egingo du udalak Soreasuko Dinamoko lehen solairua horretara egokitzeko. Soinuaren eremua abiatzean, kultur mugimenduak eta udalak adostutako kultur sorkuntzarako eremu guztiak egokituta izango dira.

Azpeitiko Udala Soreasuko Dinamoako bigarren faseko obrak egiten ari da. Fase hori buaktzean, lehen solairua osatzeko kultur mugimenduak eta udalak egindako proiektua erabat gauzatuta geratuko da. 2018Ko ekainetik 2019ko uztailera bitartean egindako obren bidez, hitzaren, gorputzaren eta irudiaren eremuak egokitu zituen, eta gaur egun martxa onean funtzionatzen dute. Orduan, bigarren fase baterako geratu zen soinuaren eremua, eta udazkenetik hura egokitzeko lanetan ari dira.

Dinamoa sormen gunea martxan hasi zenetik “apurka-apurka moldatzen” joan dela azpimarratu du Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak obretara egindako bisitan: “Proiektua, edukia… moldatzen doaz. Kulturaz kooperatibari esker, ikasten, moldatzen eta hobetzen ari da esperientzia hau. Bide horretan, ilusio handia egiten digu soinuaren eremuarekin lanean hasteak. Izan ere, gainontzeko eremuak eta diziplinak osatzera dator, laborategi hau borobiltzera. Pasa den urtean hainbat bilera egin ziren, Kultur Mahaiaren eskutik, herriko musikari eta musika zaleekin, eta horiekin harremanetan jarraitzea da gure asmoa. Soinuaren eremua gune ireki bat izango da, beste eremuak bezalaxe, herriko zein inguruko sortzaileentzat”, gaineratu du.

Soinuaren eremuan, bi entsegu gela, grabaketarako gunea, teknika-irrati gela, soinu atelierra, bideo laborategia, biltegia eta hiru gela balioanitz izango dira, besteak beste. Dinamoko lehen solairuan kokatuko da, eta soinuaren eremua egokitzean, lehen solairu osoa kultur sorkuntzarako azpiegitura egokitua izango da. Aurreikuspenen arabera, maiatzerako bukatuko dira obrak, eta eremua erabat prest uzteko ekimpamendua jartzea faltako da; horretarako lanak aurreratzen ari da udala.