Ekimenaren helburua energia aurrezteko gakoak barneratu eta hauek praktikan jartzea da. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Iraurgi Berritzen eskualde-agentziarekin sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da eta Urola Erdiko bederatzi ikastetxek parte hartzen dute. «Zuen eguneroko lanaren ondorioz, energia kontsumoa eta CO2 isuriak murriztu eta ondorioz dirua aurrezten da. Eta ikastetxean hartutako ohiturak zuen egunerokoan, han eta hemen txertatuz joango zarete; eta herri eta eskualde jasangarriagoa eraikiz goaz egunez egun. Baina ikasleek bezala, eragileok ere geure etxeko lanak ditu klima aldaketari aurre egiteko hartu beharreko neurrien baitan. Beraz, Iraurgi Berritzenetik zein udaletatik ere ingurumenaren zaintzan lanean jarraitu behar dugu.», adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziako lehendakariak. Proiektuan, Azpeitiko Urola BHI, Karmelo Etxegarai Ikastola, Iraurgi Ikastetxea eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hartzen dute parte.
Entzun Energiaren Ahotsa kanpainaren baitan, ikastetxeek eta tokiko erakundeek beren arteko hitzarmenak sinatu dituzte gaur, Errezilgo Borondegi aretoan. Duela hiru urte abian jarritako proiektu horren helburua da ikastetxeetan energiaren inguruko sentsibilazioa eta energia aurrezteko ohiturak haur eta nerabeek eguneroko ohituretan txertatzea. Ohitura horien baitan,energiaz gain dirua ere aurreztea dute ikastetxeek, energiaren erabileran eta kudeaketan jardunbide egokiak aplikatuz. Ikastetxe bakoitzean lortutako aurrezpen ekonomikoak kontsumo txikiagoa eta energia-eraginkortasuna hobetzea dakarten ekintzetan inbertitzen dira, gainera. Energiaren Mahaian sartuta dauden 9 ikastetxeek hartzen dute parte, eta Europa osoko 500 ikastetxe baino gehiagotan egin da, emaitza arrakastatsuekin. Gaurko agerraldian izan dira ikastetxe guztietako ordezkaria, Nagore Alkorta Azpeitiko Alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria, Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaria, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta Errezingo alkatea, Xebero Agirretxe.
«Herritar norbanakoek, familiekk, hezkuntza zein bestelako eragileek eta tokiko, eskualdeko zein gorakogo instituziook, guztiok jarri behar dugu geuretik energiaren kontsumoa gutxitu eta trantsizio energetikorako bidea egiteko. Sentsibilizatzea eta ekitea. Horixe da Euronet 50/50 proiektuaren helburua. Zuen eguneroko lanaren ondorioz, energia kontsumoa eta CO2 isuriak murriztu etaondorioz dirua aurrezten da. Eta ikastetxean hartutako ohiturak zuen egunerokoan, han eta hemen txertatuz joango zarete; eta herri eta eskualde jasangarriagoa eraikiz goaz egunez egun. Baina ikasleek bezala, eragileok ere geure etxeko lanak ditu klima aldaketari aurre egiteko hartu beharreko neurrien baitan. Beraz, Iraurgi Berritzenetik zein udaletatik ere ingurumenaren zaintzan lanean jarraitu behar dugu.», adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziako lehendakariak. Proiektuan, Azpeitiko Urola BHI, Karmelo Etxegarai Ikastola, Iraurgi Ikastetxea eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hartzen dute parte.
Pedreirak esan bezala “Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Iraurgi Berritzen eskualde-agentziarekin sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmen horren helburua Gipuzkoako eskualde guztiek tokiko ekintza-planak gauzatzea Lurraldearen jasangarritasun energetikorantz aurrera egiteko da, GK 2050 Klima Aldaketaren Gipuzkoako Estrategian ezarritako helburuen ildotik.”
Sailak 50.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin zion Urola Erdiko eskualdeari. Mónica Pedreira Ingurumen zuzendariak nabarmendu duenez, “hitzarmen horien helburua jasangarritasun energetikoko estrategia komun bat sustatzea da, Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa murriztea eta prebenitzea, mendekotasun energetiko txikiagoa eta CO2 emisioen maila gero eta baxuagoak erraztuko dituena.
Udala ere ari da neurriak hartzen
Azpeitiko Udalak, arazoaren larritasunaren jakitun, urteak daramatza energiaren kontsumoa gutxitzeko eta energia berdea sustatzeko lanketan: «Azpeitiko Udalean, azken urteotan garrantzia berezia ematen diogu gai honi, eta horrelako proiektuak bultzatzeaz gain, efizientzia eta trantsizio energetikorako pauso garrantzitsuak ematen ari gara. Datu bat emango dizuet: azken 3-4 urtean Azpeitiko udal eraikinetako eta argiteria publikoaren energia kontsumoa %7 jaistea lortu dugu. Igerilekuko efizientzia energetikorako proiektu garrantzitsuaren ostean, iaz udaletxeko teilatuan eraikinaren energia kontsumoa sortzeko. Aurten, berriz, Azpeitiko 450 familientzako energia sortuko duen plaka fotovoltaikoen parkea abian jarriko dugu. Guztiok gure aletxoa jarri beharra daukagu beraz, erronka handi honi aurre egiteko, eta energiaren inguruan lanean jarraitzera animatu nahi zaituztet», adierazi die bertaratutakoei Alkortak.
Orain arte emandako pausoak
Jon Bereziartua Azpeitiko Ikastola Ikasberriko irakasle eta energia proiektuko koordinatzaileak ikasleekin burutu dituzten pausoen berri eman du: «Ikasturte hasieran, energia taldeak osatu ziren, ikastetxe bakoitzaren izaera edo funtzionamendua aintzat hartuz eta Eskola Agenda 2030arekiko koordinazioa bermatuz. Oro har, Energia Taldea ondoko eragileek osatzen dute: ikasleak, ikastetxeko zuzendaria, irakasle bat, atezaina eta udal ingurumen edoiraunkortasun teknikaria. Horiek dira, hain zuzen, ikasturte osoan zehar proiektua bultzatuko dutenak eta, are garrantzitsuagoa dena, proiektua eskola-komunitate osoari helarazteko arduradunak».
Ikastetxe bakoitzaren Energia Taldeak bere eraikinaren energia diagnostikoa egingo du. Ondoren, iaz burutu ziren ekintzak aztertuz, eta diagnostikoko informazioa baliatuz, energia kontsumo arduratsuagoa egiteko bideratutako ikasturteko Plan berri bat egingo dute, eta, ikasle, irakasle eta gainontzeko eragileen azalduko diete. Azkenik, honen guztiaren emaitzak kalkulatuko dira, hau da, argindarra eta erregai edo gas kontsumoa murriztu ote den aztertu.