Athletic Club-Valencia CF: informazio erabilgarria

0
PRUEBA

San Mamesen 2021/22 Kopako finalaurrekoetako joaneko Athletic Club eta Valentziaren arteko partida jokatuko da ostegun honetan (21:30ean). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria.

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Zure bazkide-txartelarekin sartu 

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela ataleko QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena. App bidezko lagapenak erabilgarri daude neurketa honetarako, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte.

Neurri sanitarioak

Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak %85eko gehieneko edukiera ezarri du futbol profesionaleko kirol-lehiaketetarako esparru irekietan.

Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.

San Mames BAT sarrerak

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 00:30era egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 20:00etatik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.

La Campa de los Ingleses taberna 09:30etik 18:30era egongo da zabalik. San Mames Jatetxea, bazkarietarako soilik egongo da zabalik, 13:00etatik 15:30era.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Partida eguna denez, Athletic Club Museoa 10:00etatik 19:00era bakarrik bisitatu ahal izango da, eta San Mameseko Tourra soilik goizez erabilgarri egongo da (10etatik 15:30era).