Partida Aurrekoa: Athletic Club vs Valencia CF (Kopa 1/2 Joanekoa)

0
PRUEBA

Athletic Club eta Valentzia CF taldeen arteko Kopako finalerdiko lehen partida jokatuko da gaur San Mamesen. Mancha Real, FC Bartzelona eta Real Madril kanporatu ondoren, lehoiek beste final batera iritsi aurreko azken koska jokatuko dute, bi norgehiagokatan banatuta, San Mamesen joanekoa eta Mestallan itzulikoa. Gaur hasiko da elkar ondo ezagutzen duten bi taldeen arteko kanporaketa. Zuri-gorrien historiako 24 kopetatik bi talde valentziarraren aurka lortu ziren, 1943-44 eta 1944-45 denboraldietan. Finalaren aurreko kanporaketan elkarren aurka jokatzen duten hirugarren aldia izango da eta azken bietan Athletic Club irten zen garaile.

Talde zuri-gorriak, emaitza dinamika inbidiagarrian, partida bakarra galdu du 2022an eta lau garaipen jarraian lortu ditu. Marcelinoren taldeak, San Mameseko zale sutsuen aurrean, emaitza ona lortzea espero du kanporaketaren itzuliko partidari begira. Joan-etorriko finalerdi hauetan kanpoan lortutako golez ez dute balio bikoitza edukiko.

Utrillas, Arenteiro, Cartagena, Atletico Baleares eta Cadiz kanporatu ostean sailkatu da Valentzia finalerdietarako.

Marcelino

Marcelinoren adierazpenak, finalaurreko joaneko partidaren aurretik, hemen (LINK), Youtubeko gure kanal ofizialean.

Aurkaria

1919an sortua, Valentzia CF-k Kopako zortzi garaikur lortu ditu bere historian zehar. Valentziarrek 2018-19 denboraldian eskuratu zuten azken garaikurra, Marcelinoren aginduetara Bartzelona mendean hartzea lortu zutenean Benito Villamarin zelaian, bi goleko aldearekin.

Titulu horiez gain, Valentziaren palmaresean 6 Liga, Espainiako Superkopa 1, UEFAko 3 Kopa, Europako 2 Superkopa, Eva Duarte Kopa 1 eta Europako Errekopa 1 nabarmentzen dira.

Jose Bordalasek zuzentzen duen taldea Mestallan Realaren aurka golik gabe berdindu ondoren eta Kopako final-laurdenetan bi eta bat Cadiz menderatu ostean iritsiko da Katedralera. Talde valentziarran Bryan Gil, Ilaix Moriba eta Eray Cömerten neguko fitxaketak azpimarratzekoak dira.

Estatistikak

Athletic Clubek eta Valentzia CF-k 12 aldiz neurtu dituzte indarrak Kopan. Bien arteko balantzea oso berdindua da, guztira bost garaipen ditu talde bakoitzak eta bi berdinketa, biek ala biek finalak jokatu dituztelarik.

San Mamesen kopa-txapelketan jokatutako bi taldeen arteko lehiei dagokienez, zurigorriek 3 aldiz lortu dute garaipena jokatutako 4 partidetan. Gainera, bi taldeen arteko hirugarren finalerdia izango da, aurreko biak Athletic Clubek gainditu zuen kanporaketa.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden tokian zaudela, ez galdu gaur gaueko neurketa.