PRUEBA
Eusko Jaurlaritzak Estíbaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak zuzenduta Donostian, Vicomtechen egoitzan, antolatu duen bileran hizkuntzaren esparruko Adimen Artifizialaren arloko gaitasunak azaldu dira, helburua izanik Euskadiko ekimenak txertatzea Hizkuntzaren eta Adimen Artifizialaren Proiektu Estrategikoan.
Bertan parte hartu dute Vicomtechen eta UPV/EHUko Informatika Fakultatearen eta Ingeniaritza Eskolaren ordezkariek, eta Euskaltzaindiaren aurkezpen bat egin du Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak.
Bilera honekin eman zaio amaiera aste honetan Carme Artigas Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkariarekin antolatu den bisita instituzionalari.