Lanbidek lortu du 108 langabetu birkokatzea, AukerabeRRi programa pilotuaren bidez

0
PRUEBA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 108 langile birkokatzea lortu du AukerabeRRi programaren lehen esperientzia pilotuaren bidez. Programak xede du krisian dauden enpresetako langileak birkualifikatzea eta birkokatzea. Horrek esan nahi du bitartekaritza-indize eraginkorra % 44koa dela (zerbitzu publikoetan ohikoa dena baino askoz handiagoa).

Idoia Mendiak, lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, proiektua proposatu zuen  legegintzaldi honetako lehen aurrekontuetan. Proiektuak helburu du pertsonen talentua eta esperientzia ez galtzea (hain zuzen ere, enpresak eraldaketa ekonomiko eta sozial handietara egokitzearen ondorioz kaleratutako langileak). Helburua da pasabideak sortzea langileek lehenbailehen enplegua aurkitu dezaten non eta  oraindik ere kontratatzen jarraitzen den sektoreetan. Alegia, programa honek  arreta goiztiar eta integrala ematen du, zertarako eta, batetik, enplegagarritasun-baldintzak okertzea saihesteko; eta, bestetik, eta aldi berean, enpresen beharrei erantzuteko.

Proposamena Elkarrizketa Sozialeko Mahaiari helarazi zitzaion, eta bertan erabaki zen iazko  urtarrilaren 27an. Programa berria zenez, Lanbidek talde espezifiko bat jarri zuen martxan, 12 kidek osatua. Hauek borondatez hartu zuten parte. Eta  prestakuntza espezifikoa jaso zuten, orientazio- eta prospekzio-lana egiteko. Talde horrek enpresak eta langileak identifikatu zituen; eta parte hartzeko gonbidapenak zabaltzen hasi zen.

Uztailean, Administrazio Kontseiluak programaren behin betiko ebazpena onartu zuen; eta eremu hauetara mugatu zen: metalurgiaren sektorera, metalezko produktuen fabrikaziora eta gainerako garraio-materialera. Urrian, berriz, arlo hauetan zabaldu zen: manufaktura-industria osoan, handizkako eta txikizkako merkataritzan, ostalaritzan, finantza- eta aseguru-jardueretan, eta bidaia-agentzietan. Hilabete horretan bertan, Europako Batzordeak ekimena babestea erabaki zuen (Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsen 1,2 milioi eurorekin); eta, ondoren, Europako Parlamentuak abalatu egin zuen. Horren ondorioz, Euskadi da laguntzak jaso dituen Europako lehen eskualdea (pandemian kaleratutako pertsonak birkokatzeko).

Programaren emaitzak

Bien bitartean, Lanbidek sortutako taldeak, batetik, 158 enpresa hautatu zituen (% 85 enpresa txiki eta ertainak ziren); eta, bestetik, eta 455 pertsona gonbidatu zituen parte hartzera. Pertsona horietatik, 241ek programan parte hartu nahi izan zuten eta 108k birkokatzea lortu dute. Horrek % 44ko eraginkortasun-maila ezartzen dio enplegu-zerbitzu publikoaren esku-hartzeari. Partaideen sexu-aldagaiari dagokionez, birlaneratze-maila antzekoa izan da gizonen eta emakumeen artean. Hala ere, proiektu honetan emakumeen presentzia askoz ere txikiagoa izan da. Izan ere, prozesua metalgintzan hasi zen eta eremu hori nahiko maskulinizatua da. Gainera, horretarako Morrokotudak izeneko berariazko programa dago.

Batetik, pertsona horiek guztiek tratamendu indibidualizatua jaso dute beren egoeraren diagnostikoan, prestakuntza-jardueretara bideratu dira. Bestetik, eta aldi berean, enpresen beharretara hurbiltzeko aukera eman da. Izan ere, horiexek  dira Lanbide Hobetzen eraldatzeko prozesuan finkatutako helburuetako bi (enplegu-zerbitzu publikoa ematean eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko).