Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren transferentziari buruzko batzorde teknikoak ezin izan du Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko talde teknikoek partekatutako testu bat itxi. Bilera adostasunik gabe amaitu da, IMVren kudeaketa prozedurari eragiten dioten eta borondate politikoarekin gaindi daitezkeen gaietan.
Bilera telematikoa izan da, gutxi gorabehera bi ordukoa, eta gaian eskumena duten bi gobernuetako sail eta ministerioetako ordezkariek parte hartu dute.
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak Isabel Rodríguez Lurralde Politikako ministroarekin hitz egingo du, gai horiei heltzeko eta irtenbide bat bilatzeko.
Eusko Jaurlaritzak etsipenez hartu du bileraren emaitza, are gehiago transferentzia prozesuaren negoziazioan gai konplexuenetan aurrerapen handiak lortu ondoren. Nolanahi ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak espero du azkenean akordio bat itxi ahal izango dela.