TREBAGurasoak

0
PRUEBA

TREBA GurasoakGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren eta Donostia Gazteriarekin lankidetzan egingo den, gurasoei zuzenduriko eskaintza bat da. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa.

Gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Helburua, hauen bizi- kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak, heziketa gaitasunetan trebatuz.

Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jasoaz, haien kezketan, beharretan edo gaiaren inguruko premian oinarrituta, antolaturiko hitzaldiak dira.

TREBA Gurasoak: hitzaldiak

1. -Kirol-apustuak eta ausazko jokoak. Zer egin dezake familiak? Estibaliz Ansotegi
Noiz: otsailaren 14ean 17:15
Non: IKASBIDE IKASTOLAN (gimnasioa)
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

2. -Komunikazio ez bortitza. Nerea Mendizabal
Noiz: otsailaren 22an, 18:00
Non: Foru Aldundiko jauregiko Etorkizuna Eraikiz gunean.
Hizkuntza: Euskera

3. -Haurrak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua. Rakel Gamito.
Noiz: Martxoak 2, 18:00
Non: AMARA BERRI (Morlanseko areto nagusian)
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

4. -Substantzien kontsumoa, zer egin dezake familiak? Irati Lezama.
Noiz: Martxoak 24, 18:00
Non: Peñaflorida ikastetxea
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

5. -Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu. Izaskun Lopez de Torre.
Noiz: Martxoak 14, 18:00
Non: Peñaflorida ikastetxea
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

 

Izen ematea:

Hitzaldiak doakoak dira eta ez da izen ematerik egin behar, edukiera bete arte izango dira.Bestelako informazioa eta harremana:
943 481909
gazteria@donostia.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.