Kaldereroak eta Inude eta Artzainak Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira asteburuan

0
PRUEBA

Kaldereroak eta Inude eta Artzainak izango dira asteburu honetako protagonistak Donostiako kaleetan. Otsailaren 18 eta 19ko arratsaldeetan, kaldereroen konpartsen txanda izango da, eta igandean, hilak 20, Inude eta Artzainena.

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalari, larunbatean, hilak 19, 18:45etik aurrera Alde Zaharreko kaleetan desfilatuko dutenei, Zurriola Ikastolako konpartsa (ostirala 18, 15:00 – Gros) eta Txomingo Kaldereroen Konpartsa (larunbata 19, 18:00 – Txomin) batu zaizkie.

Aurten, gainera, 50 edizio bete dira, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak, herri elkarte eta herritar talde baten laguntzarekin, Kaldereroen jaia berpizten lagundu zuenetik. Inauterien berri emateko, otsailaren lehen larunbatean egitea erabaki zen.

Efemeride hori ospatzeko, Erreginaren eta bere Damen irudiak 1972tik jaian parte hartzen duten tribuen arduradunek ordezkatuko dituzte.

Inude eta Artzainak

Igandean, hilak 20, Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsak Alde Zaharrean desfilatuko du 12:00etatik aurrera Euskal Herria kaleko egoitzatik, eta hurrengo asteburuan (larunbata 26, 11:30ean) Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak desfilea egingo du Antiguako kaleetan zehar.