PRUEBA
Otsailaren 22an bilera irekia egingo da Bidebietako parkea berritzeko elkarlan-diseinu prozesuaren emaitzak aurkezteko.
Bileraren helburua partaidetza prozesuaren garapenaren eta emaitzen berri ematea da, bai eta zalantzak eta galderak argitzea eta proiektuaren hurrengo urratsak azaltzea ere. Horretarako, udal ordezkariek eta teknikariek parte hartuko dute, baita Paisaje Transversal elkarlan-diseinu prozesua gauzatu duen enpresako kideek ere.