Azpeitiko Udalak herritar guztion osasuna babesteko segurtasun eta prebentzio neurriak betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi du; hala, jende pilaketetan, pertsonen arteko distantzia 1,5 metro baino gutxiagoakoa denean maskara jantzi behar dela gogorarazi nahi du.
EGITARAU
Otsailak 25, ostirala
18:30ean hasita, Euskal Inauterien Jaialdia, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako haurrekin.
20:00etan, VULK+TATXERS taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean
Otsailak 26, larunbata
Egun osoan, haur eta gazteen parkea, Izarraitz pilotalekuan.
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
16:00etatik 20:00etara
Otsailak 27, igandea: Elegante Eguna
9:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen Diana
11:30ean, diana Udal Musika Banda, Ziekoko Gaiteroen Elkartea eta Incansables txarangaren kalejira
12:00etan, sokamuturra, Plaza Nagusian. Ganadutegia: Lopene
Egun osoan, XLII. Sokamuturra Argazki Leihaketa, Imanol Elias Saria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta
12:30ean hasita, Artzai-iñudeen eta danborjoleen Elegante Eguneko pasiera, Itsasi Taldearen eskutik. Sansebastianetako egin ohi den karroza ere ikusgai izango da.
Ziegoko Gaiteroen Elkartea eta Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak ere kaleetan ibiliko dira Incansables txarangarekin.
Herriko kaleetan, Incansables txaranga ibiliko da
14:00etan, The Mackensys Clan Band kaleetan zehar
16:15ean, Izarraitz Txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz
16:30ean hasita, sokamuturra. Ganadutegia: Bergara
17:00etan, Gora kasete kantu eta dantza emanaldia, Matxinada Plazan haur eta gaztetxoentzat
19:00etan, Rock Kalean elektrotxaranga, kalean
19:30ean, Gaur Erdi txarangaren emanaldia, kaleetan
Josu Rodriguez DJ-aren emanaldia Plaza Nagusian
Otsailak 28, astelehena
11:00etan, sokamutur txikiaErdikalean eta zezen txiki eta poniak plazan
Ganadutegia: Arno
12:30ean, Mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat Gaur jaia taldearekin dantzaldia, plazan.
13:00etan, Txorotxaranga, Alde Zaharreko kaleetan
16:15ean, Izarraitz Txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du.
16:30ean, sokamuturra. Ganadutegia: Lopene
17:00etan, Hemendikara zirku Ikuskizuna haur eta gaztetxoentzat, Matxinada Plazan
18:30ean, Deiadar txarangaren kalejira
19:30ean, Udal Musika Bandaren kalejira
20:00etan, mozorro lehiaketa
Davila DJ-a, Plaza nagusian
Brincadeira perkusio taldearen emanaldia, kaleetan
23:30ean hasita, Oihan Vega, kioskoan
00:00etan, mozorro lehiaketaren sari banaketa plazan
Banakakoak 1. saria: 200 €
2. saria: 150 €
3. saria: bi afari
Taldekoak 1. saria: 800 €
2. saria: 700 €
3. saria: 500 €
4. saria: afariak
Inauteri giro onena duen tabernari:
SARI BEREZIA afariak
Ondoren, Psychoclown perkusio taldearen emanaldia
Martxoak 1, asteartea
01:30ean, Los Pasai txarangaren kalejira
Ondoren, Itsasi taldeko ttuntturroak
6:00etan, Musika Bandaren goiz-eresia
7:00etan, sokamuturra.Ganadutegia:Lopene
12:00etan, Banda Gaztearen kalejira
16:15ean, zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, herriko banda gazteak girotuta. Izarraitz Txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du
16:30ean, sokamuturra.Ganadutegia: Arno
17:00etan, Piraten istorio bat emanaldia, Sanagustin Kulturgunean
18:00etan, Irulitxa txaranga, kalean
20:00etan, suzko zezena, plaza, Irulitxa txarangarekin
Tabernen mozorro sariketarako izen ematea
Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan karnabal giro onena duen tabernak saria jaso ohi du du. Aurten ere egingo da lehiaketa eta parte hartu nahi duten tabernek, aurrez, izena eman behar dute; gaurtik ostirala bitartean egin dezakete hori, Kultura Sailean (943 157 068).
Udalak tabernak ere disfrazatu eta festaren parte izatera animatu nahi ditu lehiaketaren bidez. Afaria irabaziko du mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak.