PRUEBA
Josu Erkoreka eta Idoia Mendia lehendakariordeak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Fernando Buesa euskal politikaria eta Jorge Díez ertzaina omentzeko lore-eskaintzan parte hartu dute gaur goizean, ETAk hil zituela 22 urte bete diren egunean.
Omenaldia Arabako hiriburuko Askatasunaren Lorategietan izan da, haiek gogoratzeko monolitoaren ondoan, eta senideek, lagunek eta euskal erakundeetako eta politika munduko ordezkariek hartu dute parte.