Garamendik eta Vilagràk Euskadi eta Kataluniako gobernu ekintzen esperientziak partekatu dituzte

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak eta Kataluniako Generalitateko Presidentetzako consellerak gaur arratsaldean bildu dira Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, bi gobernuen ekintzaren garapenari buruz hitz egiteko.

Olatz Garamendik eta Laura Vilagràk beren esperientziak partekatu eta kontrastatu dituzte beren gobernu erantzukizunaren arloan partekatzen dituzten gaietan, hala nola eskumenen transferentzietan eta estatutuen defentsa juridikoan, bai eta funtzio publikoari edo tokiko gobernuei buruzko gaietan ere.

Bi arduradun instituzionalak oso pozik agertu dira topaketarekin eta haren garapenarekin. Interes bateratuko hainbat gairi buruzko esperientziak eta analisiak partekatzeko eta trukatzeko harremanak estutzeko konpromisoa hartu dute.

Bileran, bi sailburuek Espainiako Estatuarekin dituzten aldebiko harremanak aztertu dituzte, Euskadin eta Katalunian egiteke dauden transferentziei dagokienez, bakoitzaren egoera eta errealitate politiko eta instituzionalak errespetatuz. Ildo horretan, Garamendik eta Vilagràk transferitzeke dauden gaiak osorik betetzeko beharra adierazi dute.

Era berean, biek ala biek bat etorri dira Espainiako Gobernuak gauzatutako kogobernantza eredua berrikusteko beharrarekin. Biek egiaztatu dute inertzia zentralizatzailea dagoela hainbat modutan gauzatzen dena, judizializazioaren bidez ez denean oinarrizko legeen ugaritzearen ondorioz. Adibide gisa, hizkuntza koofizialen defentsarekin duen konpromisoa nabarmendu dute.

Halaber, Garamendik eta Vilagràk beren ibilbide orriak partekatu dituzte bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa eta administrazio publikoaren modernizazio lana egonkortzeko. Era berean, toki araubideari lotutako beste gai batzuk jorratu dituzte, eta gai horretan eta beste batzuetan solaskidetza eta lankidetzarako bideak irekitzeko deia egin dut