Ekialdeko Barrutiaren batzarrak bilera egin zuen otsailaren 15ean, eta bertan, lantalde berria sortzeko proposamena onartu zuen. Lantalde berriak gizarte gaiak, kultura, hezkuntza, ingurumena eta osasuna, euskara eta gazteei zein adinekoiei buruzko gaiak landuko ditu.
Era berean, batzarkideek Udaletxeko Idazkaritzak egindako eskuordetzei buruzko txostenaren ondorioen gainean hitz egin zuten, eta eskumen ezberdinak eskuordetzeko aukerak aztertzeko beharra partekatu zuten. Horiek horrela, gaia aztertzen hasteko, euskararen gaitik hastea erabaki zuten eta Egituraketa Lantaldearen hurrengo bilerara Jon Insausti zinegotzia gonbidatzea adostu zuten.
Halaber, lantalde ezberdinek azken asteetan egindako lanen berri eman zuten. Diagnotikoaren lantaldeak diagnostiko partekatuaren lizitaziora Paisaje Transversal enpresa soilik aurkeztu dela azaldu zuen. Behin esleipena eginda lantaldeak enpresarekin bilera egingo du.
Hirigintza, mugikortasuna, mantentze-lanak, proiektuak eta obrei buruzko lantaldeak Barrutian martxan dauden hainbat proiektuen gaineko egoeraren berri eman zuen, besteak beste, Felix Iranzoko aparkalekuaren proiektua bertan behera geratuko dela amiantoaren eraginez, Dbusek lineen erabiltzaile kopuruari egindako azterketa eta 31 lineari egiten dion eragina, Oleta-Pikabea eremuaren aurreproiektua, edota HAPOaren epeak.
Berdintasunaren lantaldeak hainbat gai izan zituen hizpide: emakumezkoen kale-izenak, Barrutiko auzoetan emakumezkoen eskulturen lehiaketako epaimahaia, berdintasun plana, Herrerako puntu kritikoa, eta espazio eta eraikin publikoetan emakumezko izenak jartzea.
Azkenik, Partaidetza eta Komunikazioa lantaldeak aditzera eman zuen otsailaren 22an bilera irekia egingo dela Bidebietako parkearen prozesuaren emaitzak aurkezteko. Sorleku parkearen prozesuarei dagokionez, Alubi elkartea azken memoria prestatzen ari dela azaldu zuen. Ekialdeko Barrutitik aldizkariaren hurengo alerako gaiak proposatzeko epeak zehaztuko dituzte, eta udazkenean B arrutitik egindako komunikazioa baloratu eta hobekuntzarako proposamenak egiteko lanketa egitea adostu zuten. Era berean, auzoetan proposatutako proiektuen berri emateari buruz hitz egin zuten, eta adostu zuten aurrerago landuko dutela nola egin.