Bidesarea planak 240 milioi euro inbertituko ditu 2023an Bizkai osoko bide-sarea hobetzeko 70 jarduketatan

0
PRUEBA

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak Bidesarea  2019-2023 deritzon planean jasotzen diren 33 jarduketen bilakaera-mailari buruzko informazioa eman du. Imanol Pradales diputatuak azaldu duenez, plan hori 2015ean jarri zen abian, asmo handiko inbertsio-agenda gisa, helburu bikoitzarekin: bide-segurtasuna modernizatzeko eta hobetzeko jarduketa integralei ekitea, eta Bizkaiko eskualdeen eta udalerrien lehiakortasuna eta konektibitatea hobetzea, errepidezko konexioak hobetuz.

Imanol Pradalesek zehaztu duenez, 2019tik 2023ra bitartean 33 jarduketa planifikatu dira, eta 128.855.000 euroko inbertsioa egin da Bidesarea planaren barruan. 33 jarduketa dira, lurralde osoan banaturik daudenak eta eragin desberdina izango dutenak. Jarduketa horietako batzuk sareko korapilo-gune kritikoetan egingo diren obrak izango dira; beste batzuk, berriz, bizilagunek segurtasun handiagoa, sarbide hobeak eta bizi-kalitate hobea eskatzen duten tokietan egingo diren hobekuntzak izango dira. «Garrantzi handia duten eta milaka erabiltzailerengan inpaktu handia izango duten jarduketak dira horiek guztiak, hala nola Arrontegi inguruan, Kukularrako korapilo-gunean eta Avanzadan bideratuko diren hobekuntza funtzionalak edota Ezkerraldetik Gurutzetako Ospitalera iristeko egingo diren sarbideak. Eta baita a priori inpaktu txikiagoa duten obrak ere, baina egiten diren inguruneetako bizilagunentzako segurtasunean eta bizi-kalitatean jauzi kualitatibo garrantzitsua dakartenak. Asteintzako (Maruri) trazadura hobetzeko aurreikusitakoa, Mendexan egindakoa edo Gordexolan amaitutako BI-3621 errepidearen konponketa bezalako obrei buruz ari naiz», zehaztu du diputatuak.

Pradales diputatuak iragarri duenez, planak aurreikusita dagoen araberako bilakaera izango du, nahiz eta pandemiarekin zailtasun erantsiak sortu diren: 33 jarduketetatik 8 amaitu dira, 10 abian daude eta 15 izapidetzen ari dira.

Era berean, Pradalesek gogorarazi duenez, Bidesarea lurralde osoan bide-segurtasuna eta eskualdeko lehiakortasuna hobetzeko beharrak identifikatzeko sortu zen. Ildo horri jarraikiz, Planak Bizkai osoan zehar banaturik dauden jarduketen estrategia eratzen du; izan ere, 2015 eta 2013 artean 70 jarduketa gauzatuko ditu, 240 milioi euroko inbertsioarekin, Bizkaia errepidez hobeto konektatuta egoteko eta errepide seguruagoak izateko.

Kontsulta itzazu jarduerak eta inbertsioak eskualdeka