PRUEBA
Atzo, astelehen karnabala, goizetik mozorro, kolore eta humorea izan ziren nagusi kalean. Urtebeteko etenaren ostean, gogotsu irten ziren kalera herritarrak. Eguraldia lagun, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zen egun osoan zehar.
Gauean, 00:00etan, mozorro lehiaketako sarian banatu zituzten, plaza betea zela, eta honakoak izan ziren sarituak:
Banakakoak
1. saria: Arrain saltzailea
2. saria: Iltze jokoa
3. saria: Bobsleigh
Taldekoak
1. saria: Meninak
2. saria: Manasluko espedizioa
3. saria: Saninazio
4. saria:Epaimahaiak bi laugarren sari ematea erabaki zuen: Ijitu boda eta Ijituen parrillada
Inauteri giro onena duen tabernari: Haginpe