Loiolako estalitako bizikleta aparkaleku berria hasi da zerbitzua ematen

0
PRUEBA

Loiolako zeharbideko aparkaleku estali berria bihar, martxoak 1, hasiko da zerbitzua ematen. Euskotrenen geltokiaren ondoan dagoen aparkaleku berri honek bizikletentzako 38 plaza ditu eta egunaren 24 orduetan eskainiko du zerbitzua.

14 urtetik gorakoek eman ahal izango dute alta eta 18 urtetik beherakoentzat ezinbestekoa izango da alta adin nagusiko batek izapidetzea.

Erregistroa “Parking Verde” aplikazioaren bidez egin beharko da, eta abonuaren kostua euro 1 eta 6 euro bitartekoa izango da, erabileraren arabera:

  • Max 6: 6 euro/hilean – Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 6 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
  • Max 3: 3 euro/hilean – Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 3 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
  • Max 1: 1 euro/egunean – Bizikleta 24 orduz aparkatzeko aukera ematen du. Aparkalekutik kendu gabe edukitzen den egunetan euro 1 ordainduko da eguneko.

Autobus geltokian (110 plaza) eta Pio XII.ean (50 plaza) daudenen ondoren, hirian estalitako hirugarren aparkalekua izango da hau.

Informazio gehiago: «Dbizi Parking, Bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea» atalean