Zahartzaroaren inguruan hausnartzen duen ‘Baztertuak’ erakusketa aurkeztu da

0
PRUEBA

Argazki-erakusketa da ‘Baztertuak’, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.

Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.

Lehenbiziko aldia horrelako erakusketa batek horrelako zerbait egiten duena; izan ere, El Salvadorreko emakumeen testigantza azaltzeaz gain, Ozeano Atlantikoaren beste aldean bizi diren haien kideko emakumeen lekukotasunarekin osatzen baitu hura, bideoan grabatutako elkarrizketen bidez. Elkarrizketa horietan, besteak beste, indarkeria matxistak, diru-sarrerak, etxeko lanen banaketa eta zenbait galderarekin egindako elkarrizketak aztertzen dituzte; esate baterako, “Zer esango zenioke iraganeko ‘ni’arekin topo egingo bazenu?». edo “Ba al da sexurik hirugarren adinean?”

Nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa?

Baztertuak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?

Ane Oyarbide Donostiako Udaleko Lankidetza zinegotziak adierazi duenez, “argazki erakusketa ibiltari hau adineko emakumeek El Salvadorren izandako abandonuari buruzko 15 erretratu eta istoriok osatzen dute, eta, material horren bidez, elkarrizketa gurutzatuen bidez haien eta Donostiako homologoen arteko elkarrizketa planteatzen du. Aipatu behar da El Salvadorren adineko bost pertsonatik lauk ez dutela pentsiorik eta beren lanetik, karitatetik edo familiatik bizi behar dutela. Landa-eremuko salvadortarren erdia inguru pobrezia-atalasearen azpitik daude, eta, beraz, seme-alaba askok ezin dute beren adinekoez arduratu.”