PRUEBA
Bihar, martxoak 8, hileko ohiko plenoa egingo da 19:00etan. Aurrez, 18:00etan Herritarren Gobernu Batzarra ere egingo da.
Honakoak izango dira plenoko gaiak:
1.- Lehen Arretaren krisia Azpeitian.
2.- Udalbatzak 2022eko otsailaren 1ean egindako akta onartzea.
3.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Konsortzioaren arteko lankidetza-hitzarmena uraren ziklo integrala kudeatzeko enkomienda onartzea.
4.- Azpeitiko baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko araudiaren hasierako onarpena.
5.- Emakumeen nazioarteko egunean Azpeitiko Udalaren adierazpena.
6.- Ukraniaren inguruko adierazpena.
9.- Galdera eta erreguak.