Lehendakariak Hidrogenoaren Korridorearen Euskal Elkarteko arduradunak hartu ditu

0
PRUEBA

Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko Sailburuarekin batera, bilera egin du gaur goizean BH2C Hidrogenoaren EuskalKorridorearen Elkarteko zuzendaritza-batzordearekin.

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak 73 enpresa eta erakundek biltzen ditu eta hidrogenoa energia-industriatzat bultzatzea du helburu, Euskadin zein Europanneutraltasun klimatikorako trantsizio energetikoaren funtsezkoosagaitzat jotzen den aldetik.

Egun, inoiz baino gehiago, deskarbonizazioak eta mendekotasuna murrizteak (energia-horniduraren segurtasunabermatzearren) munduko ekonomian giltzarrizko garrantziadutela, hidrogeno berdea bultzatu eta garatzea funtsezko faktorebihurtu da arrazoi estrategiko hauengatik:

Energia berriztagarriak (batez ere eguzki-energia eta energiaeolikoa) elektrizitate-sisteman modu masiboan sartzekosoluzioa ematen du, izan ere, energia horiek izaeraz ez dirakudeagarriak eta biltegiratzearen laguntza behar duteeskaintza eta eskaria egokitzeko.
Soluzioa ematen dio atmosferara egindako CO2 isurpenaknekez ezaba ditzaketen eta gure industrian pisu handiaduten sektoreak deskarbonizatzeko erronkari, siderurgia kasu.
Horrez gain, erregai fosilak (petrolioa eta gasa) ekoiztendituzten herrialdeekiko mendekotasuna murrizten laguntzendu.

Hidrogenoaren Euskal Korridoreari atxikitako proiektuakaurrera ateratzeko 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa egingoda 2026ra arte, eta zuzeneko 2.000 lanpostu nahiz zeharkako6.700 lanpostu baino gehiago sortuko dira.

Elkarteak Hidrogenoaren Euskal Korridoreari lotuta bultzatukodituen proiektuak honako esparru hauei dagozkie:

Hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoenekoizpena.
Banaketaren arloko mugikortasuna eta logistika.
Industriaren deskarbonizazioa.
Hiri eta bizitegi erabilerak.
Azpiegitura.
Garapen teknologiko industriala.

Hauexek dira proiektu horietan parte hartuko duten enpresak:ABC Compressors, Aena, Ajusa, Alsa, AMPO, ArcelorMittal, Astilleros Murueta, Bilboko Udala, Balearia, BEFESA, Bilogistik, CAF, Calvera, Celsa NERVACERO, HidrogenoarenZentro Nazionala, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, CIC energiGUNE, Cidetec, CIE AUTOMOTIVE, EnergiaKlusterra, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, EDAIR, ENAGAS Renovable, Enargi, Energiaren Euskal Erakundea, Erreka, Ferrovial, FgFidegas, Euskal Herriko Itsas Foroa, Hidrogenoaren teknologiaberriak garatzeko Fundazioa, Tekniker Fundazioa, Garbiker, GHI, GHK, Giroa Veolia, H2Site, Hispacold, Ibaizabal, Idom, IET Ecology, Ikerlan, Ingeteam, INSERTEC, Integralia, Irizar, Irizar E-mobility, Jema Energía, Lecitrailer, Lurraldebus, MFS Sintering, MOBILITYADOAVANZA, MondragonUnibertsitatea, MUBIL, Naviera Murueta, Nippon Gases, Nortegas, Novargi Industries, OLIVERDESIGN, Optimus 3D, Orkli, Euskadiko Teknologia Parkeak, Petronor, BilbokoPortua, Repsol, Sarralle, Sener, Sidenor, Siemens Energy, SKV Bermeo, Solaris, Talgo, TCR, Tecnalia, Técnicas Reunidas, Tubacex, Tubos Reunidos, Euskal Herriko Unibertsitatea, Wartsila eta SIDEREX.