Mendizaleak larrialdietako zerbitzuek erreskatatu behar izan dituzte Asparrenan, Olano mendian, ez atzera ez aurrera geratu ondoren. Ertzaintzaren aireontzi batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideek lekura iritsi eta toki seguru batera eraman dituzte bi mendizaleak.
Gaur eguerdiko hamabiak eta laurdenean telefonoz deitu dute SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzura, bi mendizale Asparrenako udal-barrutian (Araba), Olano mendiaren hegoaldeko partean, haitzartean, harrapatuta zeudela esanez.
Itzulerako bidea aurkitzeko eta aurrera jarraitzeko zailtasunak zituztela ikusita, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atala mobilizatu dituzte, bai eta suhiltzaileak ere.
Mendi-hegalean ez atzera ez aurrera geratu diren mendizaleak, 61 eta 69 urtekoak, aurkitu dituztenean, aireontzian eraman dituzte leku seguru batera.