Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola, berdintasunerako tresna, euskaletxeak.eus web atariaren bidez bultzatua, eta kanpoan den Euskal Komunitateari zuzendua

0
PRUEBA

Martxoaren 8an emakumeak dira erabateko protagonistak, munduak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen delako. Hausnarketa eta aldarrikapen egun gisa, iraganari begiratzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean lortutako lorpenak ospatzeko eguna da. Etorkizunera begiratzeko, erronka berriak hartzeko eta orainetik aldaketak sortzeko eguna ere bada.

Berdintasunaren aldeko urratsak eginez

Nahiz eta aurrerapenak, mundu osoko emakumeek egiturazko desberdintasun bat jasaten jarraitzen dute, eta desberdintasun horrek hainbat adierazpen ditu, hala nola soldata-arrakala, botere-esparruetara iristeko eta erabakiak hartzeko zailtasuna, emakumeen aurkako indarkeria edo zaintza-lanen eta etxeko-lanen banaketa desorekatua.

Erronkak emakumeen eta gizonen ahalegin kolektiboa eta bateratua eskatzen du, erantzukidetasunez lan eginez oztopoak gainditu eta oraindik dirauten arrakalak gaindi daitezen. Aldaketa posible da, eta pertsona eta gizarte-eragile guztiek parte hartu eta konpromisoa hartu behar dute.

Berdintasunerako gunea Kanpoan den Euskal Komunitatean

Lau Urteko Ekintza Instituzionaleko Planak, 2020-2023 aldirako, bere puntuetako batean jasotzen du berdintasuna bultzatzea kanpoan den Euskal Komunitatean. Lau Urteko Plana 2019ko Euskal Gizataldeen Batzarrean eztabaidatu zen, Bilbon, eta, horren ondoren, Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak onartu zuen. Eztabaida-prozesu ireki horretan kokatzen da beraz Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola, berdintasunerako tresna, euskaletxeak.eus web atariaren bidez bultzatzen dena, eta kanpoan den  Euskal Komunitateari zuzendua.

Ildo horretan, Euskal Etxeak ere mugimendu horren parte izan daitezke, berdintasunezko tratua ematen duten heinean eta emakumeentzat eta gizonentzat aukera berdinak sortzen dituzten heinean, emakumeen aurrerabidean eta gizartearen aurrerabidean funtsezko ekarpena egiten ari baitira.

 

Euskal Etxeen webgunean

Horregatik, eta berdintasun-politikekiko konpromisoa berretsiz, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak gune berri bat aurkezten du, ezagutzak, lan-tresnak, ekimenak eta Euskal Etxeei berdintasun-balioak sustatzen lagun diezaieketen elementu guztiak partekatzeko, bai kudeaketan, bai jardueren antolaketan.

Informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke:

Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – Berdintasunerako Eskola