Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko laguntzak errekor berria ezarri du

0
PRUEBA

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza 290 emakumerengana iritsi zen iaz. 2020an baino 54 emakume gehiago dira, eta inoiz izan den zenbakirik altuena. Laguntza ekonomiko honen helburua da erasotzailearengandik independizatzen laguntzea eta bizimodu berri bati ekitea. Lurraldeen araberako banaketa honakoa da: Bizkaiko 154 emakume, Gipuzkoako 78 eta Arabako 58.

2021ean, 1,3 milioi euroko aurrekontu-partida izan zen, eta 1.750.000 euro arte handitu zen guztizko eskaerari erantzuteko. Horrek %35 gehitzea ekarri zuen, eta prestazio horretarako inoiz bideratutako gehineko zenbatekoa izan zen.

Guztira, 2021ean emakumeen 407 eskaera aurkeztu ziren, eta horiei gehitu behar zaizkie joan den urtean ebatzi ez ziren 66 eskaera. Guztira jasotako 473 eskaeretatik (aurreko urtean baino %18 gehiago), 290 onartu ziren (%19 gehiago), eta 15 atzera bota ziren; 126 ukatu; eta beste 42 ebatzi gabe geratu ziren.

Berriro ere esan behar dugu zenbaki horiek errekorra direla. 2020an mota horretako 236 laguntza banatu ziren. Beraz, 54 emakume gehiago. ‘Ordainketa bakarra’ 2008an ezarri zen lehen aldiz, eta urte horretan 18 emakume izan ziren onuradunak. 13 urte hauetan hazkundea esponentziala izan da.

1,6 milioi euro bideratuko dira

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak handitu egin du, aurten ere, hasiera batean eskaera horri erantzuteko zegoen partida. Horrela, 1,6 milioi euro erreserbatu dira. Gogoan izan behar da laguntza hori behar duten eta baldintzak betetzen dituzten emakume guztiek izango dutela laguntza horiek eskuratzeko aukera, horretarako dagoen partida handitu egin baitaiteke. Horrek esan nahi du, agortzen bada, handitu egin daitekeela.

2021ean, guztira, Eusko Jaurlaritzak 1.673.196 euro erabili zituen laguntza horiek ordaintzeko. Aurten, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 1.600.000 euroko beste partida bat prestatu du, Gobernu Kontseiluak onetsia.

Zenbatekoen gehikuntza

Laguntza honen azken helburua da diru-sarrerarik eza edo horien urritasuna aldi baterako arintzea, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasaten duen emakumeari gutxieneko bizi-baliabide batzuk emateko, erasotzailearengandik independizatzeko eta bizimodu berri bat hasteko.

2022 honetarako, kasuistika bakoitzari eman beharreko diru-kopurua handitu da. Zuzeneko laguntzak 2.780 eurokoak dira ezintasunik ez duten eta beren kargura inor ez duten emakumeentzat, eta 11.118 eurokoak, berriz, %65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duten emakumeentzat edo %65eko ezgaitasuna edo handiagoa duten senide edo adingabe bat ardurapean duten emakumeentzat.

 

GENERO INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKO LAGUNTZAK ZENBATEKOAK 2022
Langabezia-sorospena (Ondorio askotarako errentaren adierazle publikoaren %80)   463,22 €  
  Ardurapeko pertsonarik gabe Senide bat edo adingabe bat bere ardurapean 2 edo + senidea/ adingabea bere kargura
   
Ezgaitasunik gabeko emakumea 2.780 €  5.559 € 8.338 €
% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duen senideren bat edo adin txikikoren bat duen emakumea. 8.338 € 11.118 €
% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duen emakumea  5.559 € 8.338 €  11.118 €
% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duen emakumea, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duen senidea edo adingabea bere kargura duena 11.118 € 11.118 €
% 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duen emakumea, edo% 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duen senide bat edo adingabe bat bere kargura duena. 11.118 € 11.118 €

Laguntza honen helburua, diru kopuru handi samarra eta aldi bakarrekoa denez, emakumea bizi den tratu txarren egoera horretatik errazago ateratzea da. Laguntza horrekin, biktimak ziur aski izango dituen zorrei aurre egin ahal izango die (gehienetan bikotekidearenak), behar izanez gero etxebizitzaz aldatu ahal izango du, etab.

Ordainketa bakarreko laguntza hau genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat da, hau da, Lege Organikoak ezartzen duen bezala, gizon batek beti bikotekide den edo izan den emakume baten aurka erabilitako indarkeria.

Biktimek zuzenean eska dezakete laguntza hori, profesionalen bitartekaritzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren web orrian formularioa bete ondoren edo Zuzenean Zerbitzuan eskatuta; baita oinarrizko gizarte-zerbitzuetako edo Biktimari Laguntzeko Zerbitzuko gizarte-langilearen bidez ere; baita abokatutzako, gizarte-hezkuntzako eta abarreko profesionalen baten bidez ere.

900 840 111

Bestalde, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko arreta-zerbitzuak, 900 840 111 tlefonoaren bitartez, 2.955 dei artatu zituen iaz, eta horietatik 2.159 zuzeneko biktimek egin zituzten (1.970 izan ziren 2020an). Aurreko urtean baino %10,5 gehiago dira (2.674 jaso ziren 2020an).

Iaz jasotako deien %56,25a Bizkaitik etorri ziren (1.663); %25,38a Gipuzkoatik (750); eta % 5,74a Arabatik (465). Gainerakoak, 77 dei, EAEtik kanpo egin ziren.

Nabarmentzekoa da 60 urtetik gorako emakumeek egindako deiak gehitu egin direla, baita indarkeria jasaten daramaten 10 urtetik gorako emakumeen kopurua ere; horien artean, gehienak 60 urtetik gorakoen talde horretakoak dira. Eta, era berean, haurdun dauden biktima gehiago erregistratu ziren.

900 840 111 zenbakira egindako deien hazkundearen azalpen posibleen artean, zerbitzuaren arduradunek adierazi dute sentsibilizazio-kanpainek funtzionatu dutela (Satevi agerian geratu da), eta gizarte-kontzientzia areagotu dela Rocio Carrascoren edo Kanarietako nesken kasuengatik.

Gogoratu behar da 900.840.111 Genero-indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan dagoela emakumeen eskura. Arreta – Berehalakoa, anonimoa eta fakturan arrastorik gabea – 51 hizkuntzatan eskaintzen da, eta entzumen- eta/edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonei ere arreta emateko prestatuta dago. Era berean, indarkeriaren biktima diren emakumeek 112 zenbakia dute larrialdi-egoeran.