Ukrainaren inbasioaren ondorio ekonomikoak

0
PRUEBA

Neurri ekonomikoak

Gobernu Kontseiluak Ukrainako krisia Euskadiko enpresa-sarean izaten ari den inpaktuaren egoera berrikusi du. Jakin badakigu, igandean Presidenteen Biltzarrean adostutakoaren ildotik, energiaren prezioa desakoplatzearekin eta estatu mailan aktibatu daitezkeen neurriekin lotutako Europako erabakien zain egoteaz gain, beharrezkoa izango dela Euskadin ere hain ezohiko den egoera honetarako geure tresnetan oinarritzea.

Ildo horretan, Gobernu Kontseiluak finantzaketa-tresna berriak aktibatzea erabaki du. Tresna horiek Finantzen Euskal Institutuak definituko ditu, eta datorren astean jakinaraziko dira, merkatu horietan jarduten duten edo gatazka belikoaren ondorioek eragiten dieten enpresei laguntzeko.

Goiz da zenbatekoak eta artikulazioari buruzko xehetasunak emateko, baina espero dugu hurrengo Gobernu Kontseiluan tresna berri horiek eskura izatea.
Gaur egun, laguntza-lerro hauek daude, bizi dugun egoera arintzeko irtenbideak eskain ditzaketenak:

150 milioi, energiaren kudeaketa hobetzeko diru-laguntzetan

Enpresen lehiakortasuna energia-kostuei lotutako alderdietan ahultzen ari dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak dei egiten dio euskal enpresari Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako eta aurrezteari, eraginkortasunari eta mendeko iturrietatik bereizitako energiak sortzeari eta kudeatzeari laguntzen dioten programetan parte har dezan.
150 milioi euro diru-laguntza moduko laguntza-programetan, berehalako irtenbiderik sortzen ez dutenak, baina epe ertainean enpresen etorkizunari begira laguntza handiko irtenbideak eskain ditzaketen energia-sistemak ezartzen laguntzen dutenak.

Zertaz ari gara?

  • INDUSTRIA-SEKTOREKO ENERGIA-ERAGINKORTASUNERAKO laguntzak 61M
  • Ibilgailu alternatiboen MOVES plana 16 M3 €
  • Autokontsumorako eta energia berriztagarrien iturriekin biltegiratzeko laguntzak, eta sistema termiko berriztagarriak ezartzea egoitzetan 54M €
  • Fatxadak birgaitzeko PREE plana 1,5 M €
  • Garraio-flotak eraldatzea 6,4 M € (gaur bertan argitaratuko da EHAAn).
  • Energia berriztagarri termikoak 7,7 M €
  • Itsas energiak 2,5 M €

Programa horietarako, Eusko Jaurlaritzak zuzkidura handituko luke, beharrezkoa den heinean.

Nolanahi ere, inpaktua oraindik ezin da zehatz-mehatz neurtu, eta Gobernu Kontseiluak konpromisoa hartu du sektore-jarraipena puntualki egiteko, kasu bakoitzean eska daitezkeen neurriei ekin ahal izateko.

LEHEN SEKTOREA eta LOGISTIKAREN EREMUA

Aste honetan, Arantxa Tapia sailburuak bi bilera egingo ditu, bihar, asteazkena, lehen sektoreko ordezkariekin, eta ostegunean, garraiolarien greba mugagabean sartuta dauden logistikaren arloko arduradunekin.

ASTERO EGUNERATZEN DEN INDUSTRIA-TXOSTENA

Hori guztia bat dator Ekonomiaren Garapen Sailetik eta Basque Trade and Investment-etik (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) duela bi aste hasitako lanarekin; izan ere, horiek kluster industrialekin duten komunikazio/harreman iraunkor batean jarraipen-txosten bat egiten dute, hori etengabe eguneratzen ari da eta krisiak Euskadin duen eragina neurtzen du.
Afekzioak lotuta daude, batez ere, energiaren kostuari, hornidura-kateei eta lehengai jakin batzuen faltari.