Ertzaintzak Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko ikasleen formakuntzan lagunduko du

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak hezkuntzako lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin, Segurtasun Sailaren bidez, ikasleen formakuntza praktikoa hobetzeko eta, modu horretara, ikasleen gaitasun profesionala areagotzeko. Hitzarmenak UNIReko ikasleek Ertzaintzan egingo dituzten kanpoko praktika akademikoen esparru arautzailea ezartzen du.

Segurtasun Saila aspaldiko urtetan ari da Euskadiko nahiz Estatuko beste lurralde batzuetako unibertsitate ezberdinekin lankidetzan. Horrela, 2016an antzeko hitzarmen bat sinatu zuen UNIRekin berarekin, Kriminologia Graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak Ertzaintzan egin zitzaten bi aldeen onurarako. Horregatik, bi erakundeek ikusi dute komenigarria dela lankidetza akademikorako beste hitzarmen bat sinatzea unibertsitateko diziplina ezberdinetako ikasleek modu praktikoan gara dezaten Unibertsitatean ikasitakoa eta, era horretara, lantokietako inguruabar errealetara molda dezaten.

Hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.