Aitor Uriarte eta Jonatan García Rabadán Eusko Legebiltzarraren aurrera agertu dira “Gazteak eta jokoa” txostena azaltzera

0
PRUEBA

Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria eta Jokoaren Euskal Behatokiaren lehendakaria eta Jonatan García Rabadán UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle atxikia eta ikertzailea Erakundeak, Gobernantza Publikoa eta Segurtasuna batzordearen aurrera agertu dira gaur arratsaldean Jokoaren Euskal Behatokiak egindako “Gazteak eta jokoa Euskal Autonomia Erkidegoan” txosten exekutiboari buruzko azalpenak emateko.

Ondorio nagusiak

Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Euskadiko gazteei eta jokoari buruzko txosten monografikoa egiteko eskatzea, ikusi baitzuen 18 urtetik 30 urtera bitarteko pertsonen portaera ez dela beste adin-tarte batzuetakoena bezalakoa eta jokoarekin lotutako arazoen ehunekoa handiagoa dela adin-tarte horretan. Txostenaren ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da gazte gehienek, % 52,5ek, alegia, inoiz ez dutela jokatu ez apustu egin. Behatokiaren aurreko txostenaren arabera, bizitzan inoiz jokatu izan dutela adierazi zuten helduak % 70,5 dira. Inoiz jokatu izan duten 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak % 47,5 dira, eta horien artean datu hauek nabarmentzen dira:

  • 4tik batek jokatu du azken urtean.
  • % 31,8 adingabea zenean hasi zen jokatzen, eta lagunartean edo familiartean. Inkestari erantzun dioten gazteen % 78,6k gogoan du familiartekoak ikusi izan zituela jokatzen oraindik haurrak zirenean.
  • Dirua irabazteko, ondo pasatzeko, euren kidekoekin egoteko eta aisialdiko jarduera moduan jokatzen dute.
  • Jokoaren maskulinizazioa agerikoa da:
    • Euskadin jokatzen duten gizonezkoak emakumeak halako bi inguru dira.
    • Emakumeek baino sarriago jokatzen dute.
    • Emakumeek baino diru gehiago gastatzen dute.
  • Online jokoa gora egiten ari den arren, zifrek adierazten dute gazteek batez ere aurrez aurre jokatzen dutela:
    • % 69,1 dira, eta online jokatzen dutenak % 10,1 dira eta bi modalitateak konbinatzen dituztenak % 20,8.
    • Nahiago dute aurrez aurre jokatu lokal fisikoak sozializatzeko modua direlako: ia %60k taldean edo lagunartean jokatzen du.
    • Taldean jokatzen dutenen % 9,4k familiako pertsonaren batekin jokatzen dute.
    • Hauek dira aurrez aurre jokatzeko gehien aukeratzen direnak, ordena horretan: loteria (% 27,1), kirol-apustuak (% 17,5) eta kasinoak (% 16,9%).
  • Online jokatzen dutenek:
    • Aurrez aurre jokatzen dutenek baino sarriago jokatzen dute.
    • Gehienek, % 50,6k, bakarka jokatzen dute.
    • Diru gehiago gastatzen dute: 64,6 euro astean online jokoetan; eta aurrez aurre jokatzen dutenek astean 45,6 euro gastatzen dituzte.
    • Online jokoetan kirol-apustuak gailentzen dira, guztien % 58.
  • Joko patologikoa: Kasu gutxi batzuetan jokoa patologia bihurtzen da, eta DSM, Diagnostic and Statistical Manual Of Mental Disorders eskalarekin neurtzen da. Psikiatriako Estatu Batuetako Elkartearen tresna zorrotz horri jarraituz, azken urtean Euskadin jokatu duten 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteen artean:
    • % 3,2k arriskuren bat dute.
    • Gizonak dira, adin horretako emakumeek ez dute inolako arazorik jokoarekin.
    • Patologiarako joerarik handiena duen adin-tartea 23-26koa da (bigarren gazteria).
    • Zenbat eta ikasketa-maila baxuagoa izan, patologiaren bat izateko aukera handiagoa dago.