Gaur, Uraren Mundu Eguna, garapenerako lankidetzako euskal erakunde publikoek eta El Salvadorreko, Costa Ricako eta Euskadiko ur eragileek AKUAL programa aurkeztu dute Goiuri Jauregian, Gasteizen. Ekimen solidarioa eta bateratu da, eta hainbat lurraldetako eragileen arteko erantzunkidetasuna eta aliantzak sustatzea du helburu, 2030 Agendako erronketako bati aurre egiteko: pertsona ororentzat ur eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea.
AKUAL 2018an hasi zen bi alderdiekin. Lehenengoak, El Salvadorreko Akueduktu eta Estolderia Administrazioaren (ANDAren) eta Costa Ricako Akueduktu eta Estolderia Institutuaren (AyAren) kudeaketa teknikoa, operatiboa eta administratiboa indartzea du helburu. Alderdi hori El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko ur operadoreetako langileek esperientzia tekniko trukatuz egin zen. Guztira ANDA eta AyAko 250 teknikari eta gerentek parte hartu zuten. Bigarrenaren helburua da, azpiegiturak eraikiz, edateko uraren sarbidea hobetzea. Programaren lehen edizioan, 2018-2021 aldian, azpiegiturak eraiki ziren El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquin udalerrietan. Horiei esker, “5.000 pertsonak baino gehiagok dute edateko ura eskuratzeko aukera”, azaldu du aurkezpenean ANDAko zuzendariak, Dagoberto Arévalo Herrerak. Lehenengo edizioak 1,8 milioi euroko aurrekontua izan zuen.
Bigarren edizioa
Lehenengo edizioko erantzun positiboak ikusirik, AKUALek bigarren batekin jarraituko du 2021-2024 aldian. Berrikuntza artean dago, El Salvadorreko Jocoro udalerrian azpiegitura berri bat, 5.552 pertsonak uretarako giza eskubidea bermatuta izan dezaten. Era berean, % 50 aurreztuko dute erosketa gastuan, eta 5 urtetik beherakoen gaixotasunak 5% murriztuko dira. Programak, gainera, ANDA eta AyArekin batera, Euskadiko lankidetza tekniko espezializatuko lanarekin jarraituko du, eta Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako ur edangarrirako eta saneamendurako Foroan (FOCARD-APSan) dauden herrialdeak ere gehituko dira. Espero da 400 profesionalen gaitasunak indartzea. Horretarako, Euskaditik 1,2 milioi euro mobilizatuko dira eta gainerako lurraldeetatik 0,9 milioi euro.
Programan parte hartzen dute hona erakunde hauek: eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailekoa; Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek; Bilboko eta Gasteizko Udalek; Euskal Fondoak; URA-Uraren Euskal Agentziak; AMVISA –Gasteizko Udal Urak; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak; Gipuzkoako Urak; ANDA – El Salvadorreko Akueduktu eta Estolderia Administrazio Nazionalak eta AyA – Costa Ricako akueduktu eta estolderia Institutuak.
AKUALen aurkezpena
AKUALen aurkezpena Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren, Beatriz Artolazabalen, hitzekin hasi da: “lankidetzak eta nazioarteko elkartasunak erantzunkidetasunarekin lotzen gaitu”, gogorarazi du.
Beatriz Artolazabal sailburuak, AKUAL osatzen duten erakunde publiko guztien izenean azaldu du, programak garapenerako lankidetzako eredu berri bat bultzatu nahi duela, “gaitasunak batzeko eta sinergiak sortzeko borondatea duen lankidetza, gure inguruko eta beste lurralde batzuetako erakunde pareen eta espezializatuen arteko koordinazioaren alde egingo duena”, azpimarratu du.
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, AKUAL osatzen duten erakunde publiko guztien izenean azaldu du, programak garapenerako lankidetzako eredu berri bat bultzatu nahi duela, “gaitasunak batzeko eta sinergiak sortzeko borondatea duen lankidetza, gure inguruko eta beste lurralde batzuetako erakunde pareen eta espezializatuen arteko koordinazioaren alde egingo duena”, azpimarratu du.
Jarraian, aurrez grabatutako adierazpen batzuetan, Ura eta Saneamendurako Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Errelatore Bereziak, Pedro Arrojok, azaldu duenez, “uraren krisi globalaren jatorria ekitate falta, pobrezia eta ur ekosistemen iraunkortasun eza dira”. Horren harira, AyAko ikerketa eta garapenerako zuzendariak, Germán Morak, bideokonferentzia bidez partekatu ditu Erdialdeko Amerikak uraren eta saneamenduaren arloan dituen erronkak. Bestalde, URAren zuzendariak, Antonio Aizek, azaldu du, Euskadik ibilbide luzeko konpromisoa duela beste lurralde batzuetan uretarako giza eskubidearekin; izan ere, 2008tik, Uraren Kanonaren bilketaren % 5 garapenerako lankidetzako proiektuetara bideratzen da.
AMVISAko gerenteak, Batxi Aranburuk, El Salvadorreko eta Costa Ricako ur erakundeen arteko esperientzien trukea azpimarratu du, eta horri esker, “gure jardueretan erabilgarriak izan daitezkeen baldintza eta konponbide desberdinetan lan egiteko modu berriak ikusteko aukera ematen digu”.
Euskal Fondoako presidenteak, Ernesto Sainzek, lehenengo edizioko zenbait ikaskuntza aztertu ditu, eta adierazi du lehentasunetako bat dela genero ekitatea txertatzea, bai politiketan, plangintzan edo araudia diseinatzean, eta baita uraren kudeaketan ere.